XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero deabruak koroa buruan jarri eta jendearen aurrera joan zen erregearena egitea harropuzkeriaz beterik.

Jendeak, beldur handia bait zion deabruari, esaten zuen: - Oso apain zaude, Kinkilimarro! - Munduko deabrurik ederrena zara! - Eta koroa horrekin, inor baino dotoreagoa!.

Orduan ia erotzeraino harrotzen zen Kinkilimarro, eta buztana puzten hasten zitzaion; munduko deabrurik ospetsuena eta zoriontsuena zela iruditzen zitzaion.

- Nor da, orduan, deabrurik ospetsuena? - Kinkilimarro! Kinkilimarro!- esaten zuen jendeak.

- Eta zer egin behar duzue?- galdetzen zuen gero.

- Zuri gauzak oparitu! Zuri gauzak oparitu! - erantzuten zuten.